Elkarrizketa Naia Fernández Euskaraldia

Zornotza Saskibaloi Taldean harrobiko arduradun teknikoa da eta belarriprest. Ondorengo lerroetan denboraldiari buruzko hainbat xehetasun kontatuko dizkigu eta baita Euskaraldiari buruz ere. Euskara ikasten diharduen horietako bat zara, zerk bultzatu zaitu horretara? Egia esa, erronka pertsona bat da. Txikitan ezin izan nuen ikasi, nire ikastetxean ez zegoen D ezta B eredurik. Gero, Caceres eta Ibizab […]

Zornotza Saskibaloi Taldean harrobiko arduradun teknikoa da eta belarriprest. Ondorengo lerroetan denboraldiari buruzko hainbat xehetasun kontatuko dizkigu eta baita Euskaraldiari buruz ere.

Euskara ikasten diharduen horietako bat zara, zerk bultzatu zaitu horretara?

Egia esa, erronka pertsona bat da. Txikitan ezin izan nuen ikasi, nire ikastetxean ez zegoen D ezta B eredurik. Gero, Caceres eta Ibizab jokatu nuen, Madrilen lan egin ere. Azkenik, duela 10 urte Lemoara heldu eta ama izatearekin batera euskararen garrantziaz jabetu nintzen.

Zein izan da Euskaraldiko zure rola?

Belarriprest izan da nire rola. Ulertu egiten dut baina hitz egitea kosta, lotsati xamarra naiz horretan.

Zure egunerokotasunean ZornotzaST klubean, zertan saiatzen zara euskara erabiltzen?

Saski eskolan entrenatzailea naiz eta jokalariekin beti euskaraz hitz egiten dut, txikiekin erosoago sentitzen naiz. Gurasoek euskaraz eginez gero, euskaraz erantzuten saiatzen naiz.

Euskarari dagokionez, zein esango zenuke dela klubaren osasuna?

Ona dela uste dut baina hobea izan liteke. Nahiz eta gure taldeko jokalari eta entrenatzaile gehienak euskaldunak izan, euretariko batzuek erabiltzeko ohitura gutxi daukate.

Kirol arlora bueltatuz, aurten inoiz baino talde gehiago, zernolako balorazioa egiten duzu denboraldu hasiera hontan?

Aurten, Zornotza Saskibaloi Taldean 245 jokalari daude, 20 talde eta saski eskola 25 umetxorekin, marka da, datu itzelak. Emaitzei erreparatuz, senior 2.mailako taldeetan ez ezik, beste taldeetan ez du garrantzia handirik. Senior bien kasuan, hasiera ona izan da, nesken kasuan garaipen ugarirekin. Baina guzti horretaz haratago, gure jokalarien eboluzioa da benetan betetzen nauena, zerbait ondo egiten ari garenearen seinale. Bidatz eta Gift juniorrak nazionalean debutatu dut, junior eta kadeteak maila altuan dabiltza, eta Adaien moduko mini bat Bizkaiko aurreselekzioan daukagu.

Kirol mailan, urtean zehar lortu nahiko zenituzkeen pare bat helburu?

Bigarren mailako senior taldeek maila mantentzea eta batez ere, aurten gurekin dabiltzan 245 jokalari horiek datorren denboraldian ere gurekin jarraitzeko gogoa izatea.

Klubetik eskerrak eman nahiko genizkioke Naiari, elkarrizketa hau egiteko erakutsitako prestutasunagatik eta batez ere berau euskaraz osatzeagatik. Gaur eta bihar, hobetzen jarraitu dezagun.