Los Zornotza Gorria salen victoriosos
Entraban todos nuestros equipos en liza, pero a petición de los rivales tuvimos que aplazar una par de ellos. Destacar la victoria del Zornotza Gorria Femenino ante un gran San Nikolas y la del Zornotza Berdea sobre Mungia Lauaxeta. INFANTIL MASCULINO ZORNOTZA BERDEA – TABIRAKO APLAZADO ZORNOTZA GORRIA 42 – LA SALLE 33 INFANTIL […]
Entraban todos nuestros equipos en liza, pero a petición de los rivales tuvimos que aplazar una par de ellos. Destacar la victoria del Zornotza Gorria Femenino ante un gran San Nikolas y la del Zornotza Berdea sobre Mungia Lauaxeta.
INFANTIL MASCULINO
ZORNOTZA BERDEA – TABIRAKO
APLAZADO
ZORNOTZA GORRIA 42 – LA SALLE 33
INFANTIL FEMENINO:
ZORNOTZA BERDEA 47 – LAUAXETA MUNGIA 40
Berdeek ondo jokatu zuten aurreko asteburuan. Hasi bezain laster, argi geratu zen etxekoek besteen aldean zuten nagusitasuna. Izan ere, erreboteak ondo hartzen hasi ziren, baloiak nahiko erraz saskiratzen zebiltzan eta bizitasun aproposarekin defenditzen ari ziren. Partida gure alde jartzea lortu genuen arren, abantaila horri buelta eman genion, okerrera. 18-7 irabazten gindoazen baina bigarren laurdenean gehiegi erlaxatu ginen, alboko sakea ere ez genuen ondo egiten. Horren guztiaren ondorioz, kanpoko taldea animatzen hasi zen eta 26-25 jarri ziren aurretik atsedenaldia baino lehen.
Hirugarren laurdenean argi genuen partidak emandako bira, eta jada irabaztea ez zela hain erraza izango. Mungiarrek irabazteko aukera ugari ikusten zuten, eta pentsaera horrek bizitasun gehigarria ematen zien. Bestalde, berdeek bazekiten zer egin behar zuten: gogoz defenditu eta saskiratzeko aukerarik ez galdu. Eta hala egin zuten, erraza izan ez arren. Egin beharrekoa egin genuen eta 7 punturen aldearekin irabazi genuen.
ZORNOTZA GORRIA 54 – SAN NIKOLAS 46
Beste garaipen bat!
Zornotza gorriko infantil neskek San Nikolasen aurkako partidu gogorra jokatu zuten pasadan larunbatean.
Partidua ez zen oso ondo hasi Zornotzarrentzat, 0-12 partziala jaso baitzuten lehenengo minutuetan. Baina, neskak lanean hasi ziren, eta, zenbait baloi lapurtu eta hainbat kontaeraso eta gero, lehengo laurdena berdinduta bukatzea lortu zuten; 20-20.
Bigarren laurdenari begira, lana ona izan zen. Baina, defentsan izandako huts batzuek eta saskiaren azpian puntu errazak lortzeko aukerak galtzeak, markagailuan goitik jarri zituen aurkariak.
Partiduaren bigarren zatian, egin beharreko lanarekin jarraitu zuten etxekoek. Eta, horrez gain, erasoan finago ibili ziren. Ondorioz, markagailuan aurreratzea lortu zuten, eta, hortik aurrera, aurretik jarraitu zuten partidu bukaerara arte.
Zornotzarren esfortsua itzela izan zen eta gogoz eta elkarrekin jardun zuten lanean. Honek, merezitako garaipen bat ekarri zuen. Zorionak neskak!
ZORNOTZA ZURIA – ZUBI ZAHARRA
APLAZADO
