Los escolares retomaron la actividad competitiva

La vuelta al trabajo y especialmente a la competición tras el parón navideño no se notó en exceso entre nuestros equipos escolares qe siguen mostrando su progresión. El único equipo que jugó  fuera de casa se trajo una  victoria, el Zornotza Berdea Femenino.   INFANTIL FEMENINO: ARTXANDAPE 13 – ZORNOTZA BERDEA 59 Gabonetako etenaren ostean, […]

La vuelta al trabajo y especialmente a la competición tras el parón navideño no se notó en exceso entre nuestros equipos escolares qe siguen mostrando su progresión. El único equipo que jugó  fuera de casa se trajo una  victoria, el Zornotza Berdea Femenino.

 

INFANTIL FEMENINO:

ARTXANDAPE 13 – ZORNOTZA BERDEA 59

Gabonetako etenaren ostean, taldea Deustora abiatu zen Artxandaperi aurre egiteko asmoz. Aldez aurretik topaketa erraza zirudien arren, ezin ginen gehiegi fidatu; izan ere, oporraldiaren ondoren ez da erraza izaten haren aurretiko egoera fisikoari eustea.

Berdedunak gogotsu irten ziren zelaira, presio egokia eginez eta azaltzen zitzaizkien abantailak modu argian aprobetxatuz. Lehen laurdenean 4-26 saskiratu zituzten. Partida zelan bukatuko zen erdi erabakita zegoen jada, baina hala era, zornotzakoek lanean jarraitu zuten abantailaren aurrean erlaxatu beharrean.

Bigarren zatiak dinamika berbera jarratu zuen, eta partida 13-59rekin bukatu zen.

Partzialak: (4-26); (5-7); (2-10); (2-16).

 

ZORNOTZA GORRIA 39 – DEUSTUKO IK. 60

Zornotza Gorriko neskek ezin izan zuten Deustuko ikastola garaitu larunbatean jokatu zuten partiduan.

Oso ondo hasi zuten partidua zornotzarrek. Defentsa bikaina egin zuten eta erasoan jokaldi politak ikusi ziren. Baina bigarren laurdenetik aurrera guztiz aldatu zen egoera. Zornotzarrek baloi asko galdu zituzten erasoan eta hainbat akats egin zituzten defentsan. Ondorioz, Deustuko taldea markagailuan aurreratu zen eta diferentzia handituz joan zen, 20 puntuko aldea lortu zuten arte.

Zornotzarrek ez zuten etsi, baina ez zen posible izan markagailuan hurbiltzea.

Neskak lanean jarraitzera animatzen ditugu hemendik!

 

ZORNOTZA ZURIA 50 – GOROSTIA 26

Urtea hasteko eta lehenengo txandari bukaera emateko modu ezinhobea.

Partidua berdedunen kontra hasi zen guztiz; egiten ziren gauzak ondo eginda zeuden arren, ez ziren guk nahi genituen bezala irtetzen, eta horrek markagailua berriztarren alde jartzea ekarri zuen 4-15.

Bigarren laurdenean ordea, gauzak espero ziren moduan atera ziren eta zornotzarrek markagailuari buelta eman zioten.

Atsedenaldia eta gero, etxekoek, intentsitatea igo zuten; eta aurkariek erritmo hori jarraitzeko gai izan ez zirenez, partidua bukatu arte markagailuko aldea handiagotzen joan zen zornotzarren alde.

Zorionak neskak!

 

ZORNOTZA BELTZA 35 – ESCOLAPIOS 45

Gran imagen la de nuestras chicas ante un gran conjunto como lo es Escolapios. Las nuestras compitieron hasta el final más allá del resultado.

 

INFANTIL MASCULINO

ZORNOTZA GORRIA 21 – MARISTAS 73  

Responder / Erantzun

Tu email no será publicado. Los campos requeridos son los marcados con * / Zure email ez da egongo ikusgai. * duten esparruek bete behar dira

Nombre / Izena*

Email*

Website